Ana Juanixe
- Autorea(k): Imanol Larzabal
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Egun batian ni ba’nenguan,
kostela-kostel gaiñian,
ni ba’nenguan kostel-saltzian
ezpabe gari-saltzian.
Iru damatxu etorri ziran
bata bestien atzian
irugarrenak pregunta eustan
gariak zegan zirian.
Txalopatxu bat, txalopatxu bi
Santa Klara’ren parian…
Neure anaiya antxe datorke
batian edo bestian…
-Neure anaiya: zer barri diraz
Motriku erri onian?
-Barriak onak diradez, baña
jazo da kalte sobria.
-Oh, neure aniya: ez edo-da il
biyoren aita maitia?
-Biyoren aita ez da il, baña
jazo da kalte sobria.
-Oh traidoria! Ez edo-da il
biyoren ama maitia?
-Biyoren ama ez da il, baña
jazo da kalte sobria.
Ana Juanixe ezkontzen zala
iñuen atzo kalian,
Ana Juanixe ezkontzen zala
aita ta amaren lotsian…