Ai zer plazerra
- Autorea(k): Oskorri
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Ai zer plazerra, bost urten bürüan
sor lekilat itzültzia.
Ene herria etsitü nian,
zure berriz ikustia.
Aski sofrituz nik hanitxetan,
desir nükian hiltzia.
Ez bazüntüdan hain maite üken,
o Ama Eskual Herria!
Tralara…
2
Hanitxen gisa partitü nintzan,
etsarien güdükatzera.
Gogua bero, bihotza laxü,
eta kasik alagera.
Ez bainakian, orano ordian,
zer zen amaren beharra.
Hari pentsa eta biga bostetan,
aiher zitazün nigarra.
Tralara…
3
Erresiñula kantari eijer
libertatian denian
Bena trixtüran higatzen dua
kaiola baten barnian
Gü ere ama hala güntüzün,
tirano haien artian
Zure ametsa kontsolagarri,
trixtüra handirenian.
Tralara…
4
Sortü berriak, bere kuñatik,
lehen elhia du “ama”
Bere ilusione ederrian,
ez dezazüla abandona.
Zure amodiuan egar itotzü
bizitze huntako penak
Begira dezan azken hatsetan,
azken hitza zure “AMA”.
Tralara…