Ai zer plazera

Ai zer plazera
bost urthen bürian
sor-lekhilat ützültzia
ene herria, etsitü nian,
zure berriz ikhustia
aski sofritüz nik hanitxetan
desir nükian hiltzia
ezbazüntüdan hain maite ükhen,
oi Ama Eskual-Herria.

Hanitxen gisa
phartitü nintzan
etsaian güdükatzera
gogua bero, bihotza laxü,
eta kasik alagera
ez bainakian, orano ordian,
zer zen amaren beharra
hari phentsa eta biga bostetan,
aiher zitzaizün nigarra.

Erresiñola
khantari eijer
libertatian denian
bena trixtüran higatzez dua
kaloia baten barnian
gü ere ama hala guntüzün,
tirano haien artian
zure ametsa kontsolagarri,
tristüra handirenian.

Orhiko txoria
da den bezala
fidel Orhi bortiari
üskaldün guziak gütüzün,
ama zure zerbütxari
alageraki lehen bezala,
egin izagüzü erri
ikhusten gütüzü othoitzetan
zure arbola saintiari.

Sorthü berriak,
bere khuñatik,
lehen elhia du “ama”
bere ilüsione ederrian,
ez dezazüla abandona
zure amodiuaz egar itzozü
bizitze huntako phenak
begira dezan azken hatsetan,
azken hitza zure “Ama”.

Scroll to Top