Nire irakaskuntzako lan jardueran (Euskal Girotze Barnetegia) betidanik euskal abestiak esparru handi bat bete dituzte. Ikasleekin abestiak lantzeko etapa desberdinetatik pasa egin dugu, barnetegietan. Hasieran lan egiteko era oso sinplea zen, ikasleek abestiak aukeratu, biniloak martxan jarri eta idazmakinez egindako abesti txostenak irakurriz abesten genuen.
Gero informatika ailegatu zen eta txostenak hobetzen joan ziren. Kasete eta biniloetatik CDetara pasa egin genuen. Urtero euskal kantagintzan sortu diren nobedade gehienak erosi eta erosten ditugu. Dugun Euskal CDteka oso handia denez, taldeekin lantzeko ikasturtero abesti CDa prestatzeko aise egiten dugu.
Orain CD zein binilo guztiak mp3ra pasa ondoren musika guztia digitalizatuta dago. Honek edozein bilduma edo trataera informatikoa egiteko baliogarria da.
2005 urtearen inguruan Karaokeak egiteko aukerak bilatzen programa batzuk probatu eta azkenean handik urte batera oso erreza den KARAFUN programa topatu nuen. Honek lortzen dituen emaitzak itxurosoak dira.
Orain karaokeak egiteko, KARAFUN bakarrik erabilita nahikoa izan arren efektu bereziak lortu nahian Pinnacle Studio erabiltzen dut. Hau da Karafunekin esportazioa AVIra egiten dut eta gero artxibo hori bideo edizio programan jarriz, nahi dudan edizioa burutzen dut. Editatutakoa MPG2an gordetzen dut.
Azken ikasturteetan barnetegian karaokea ekintza oso indartsua izan da. Taldeak lau egun izaten dira eta bigarren egunerako ikasleak erdal giroko ingurukoak izan arren prestatutako abestiak topera abestu dituzte. 2008an ikasle batzuk Youtuben eskegitzeko eskatu zidaten, eta hortxe hasi zen istorio hau:
Kanal honetan, eskegitzen ditut karaokeak hasieran mpg4an igotzen nituen, horregatik lehenengo bi urtetan igotakoak kalitate txikiagoa dute, orain mpg2an igotzen ditut. Barnetegitik pasatutako ikasle zein irakasleak gogo handia adierazten dute karaoke hauek bere jardueretan erabiltzeko. Hau dela eta, euskal abestiak eta euskara gehiago egin eta eragin dezazuen hemen dituzue karaoke hauek.
Gaur egun nire YOUTUBE bi kanaletan, txatxangorria eta euskalkaraokeak 1.600 karaokeen muga gainditu du eta laster 40.000.000 bisiten muga lortuko du ere bai.
Bideo bat jaisteko youtubetik erabiltzen dudan programa: aTube Catcher
Formatoak aldatzeko: Format Factory
Gaur egun, KARAFUN enpresa frantsesak jabetza arazoak direla medio, merkatutik karafun editorea kendu egin du. Bakarrik Karafun erreproduktorea jaitsi daiteke bere webetik. Baina Vietnameko NHVk enpresak bere webean editorearen bi bertsio free ezaugarri guztiekin eskaintzen digu. Beheko irudian klikatuz orrialde horretara jo dezakezue:
Egun on, Gabi:
Iratxe Bilbao naiz, Gorlizko ikastetxeko zure ikasle ohi bat. Egun, Gorlizen euskara teknikari lanak egiten ditut eta abenduaren 4an trikipoteoa antolatu nuen Gorlizen bertan. Etxera joateko zorian geundela argazki bat egin zenion talde osoari. Bidaliko zenidake argazki hori? Mila esker
Kaixo, Gabi:
Nekane dut izena eta Haur Hezkuntzako irakaslea naiz.
Ikasturte honetan 3 urtekoekin nago eta nahiz eta herri “euskaldun” batean lanean aritu, gelako ikaslegoaren erdia baino gehiago erdalduna da.
Nire lehenengo lana euskara lantzea izaten ari da eta horretarako, neurri handi batean, kantak erabiltzen ari naiz.
Interneten bilatzen arituz, zure kanten bideoak aurkitu ditut eta izugarrizko baliabidea bihurtu da guretzat.
Horregatik, zuk egindako lanarengatik, nire esker beroenak eman nahi dizkizut.
Beste aldetik, izugarrizko inbidia ematen dit lortu duzuna, eta benetan bide horretan saiatu nahi nuke.
Hemen dator eskaera.
Zure web horrian sartu naiz eta karaoke egiteko erabiltzen duzun programa ireki dut, baina ingelesez dagoenez, ba alperrik.
Eskertuko nizuke horrelako bideoak egiteko, ulertzeko erres eta argia den tutorial bat edota iruditzen zaizun informazioa.
Nahiz eta gure haurrentzako, hitzak agertzea beharrezkoa ez izan, ongi etorriko zaie hoien gurasoei. Horretarako eskolan lantzen ditugun kanten bideoak youtubetik jesten ari naiz, DVD bat osatzeko eta ikasleek etxean izateko asmoz.
Jesten ditudan bideoak AVI formatoarekin jesten ditut, baina gero ordenagailuan ikusterakoan, kalitate asko galdu dute. Gomendioren bat baldin baduzu, eskertuko nizuke.
Gehiegi eskatzea ez izatea espero dut.
Ongi izan eta mila esker.
Laster arte. Nekane.
Nire blogean aholkatzen dudan programarekin, berez kalitate onean jaitsi dezakezu. Hala ere, lehenengo urtean igo nituenak kalitate txikian igo nituen, eta hoi izan daiteke arrazoia kalitate eskasa lor dezazun. Karafun programa Aukeretan hizkuntza aldatzeko aukera dauka, hor gaztelaniaz jar dezakezu. Saiatuko naz dudan manual txiki bat zure postara bidaltzen.
Ondo izan, Ga2
sartuko zenituzke prittitx-porrotxen eskuetan eta amaia zubiriaren amona mantagorri, mesedez
Ahal baduzu bidali amona mantangorriren letra, ez dut topatzen eta.
Ga2
Kaixo Gabi:
Itziar naiz, eta DBHko musika irakaslea naiz.
Badira urte pare bat zure karaoke bideoen zalea naizela, gahien bat nire seme-alabei izugarri gustatzen zaielako kanta egitea eta gurasoentzat oso lagungarriak direlako. Baina aurten ikastetxean ere erabiltzen hasi gara, eta karafun programa horrekin zure bideoak irekitzen saiatu gara. Ez duguna lortzen da ahots gida hori kentzea, musika bakarrik entzun ahal izateko. Hori egiteko modurik ezagutuko bazenu, eskertuko nizuke zure laguntza edo aholkua. Mila esker.
Letra duen grabazio batetik letra kentzea oso zaila da ez baduzu grabazio originala multipistetan, horrela audio edizio programa batekin abotsaren pista ken genezake. Gure kasuan inposiblea da, karafunek entzuteko duen programarekin abotsa zerbait eskutatu dezakezu baina dena ez kendu aparte, kalitatea jaisten da.
Ondo izan, Ga2
Kaixo Itziar,ez dakit oraindik interesa duzun ala ez, baina baietz izatekotan esaidazu eta zure helbidea emanez gero dauzkadan abotsik gabeko karaoke guztiak bidaliko dizkizut.
Iñaki
Kaixo Gabi:
Euskera irakaslea naiz Bilboko ikastetxe batean. Nire ikasleak erdaldun eta hiritar peto-petoak dira. Ikasturte honetan zehar zure karaokea erabili izan dugu euskal kantak lantzeko eta haien bidez euskera eta kultura aberasteko. Eskertu nahi dizut egiten duzun lan izugarria eta batez ere, denon eskura egotea. Nire semeak ezagutzen zaitu euskal girotze barnetegian egon delako bere ikastolako lagunekin eta benetan pozik itzuli zen bertatik, horregatik ere mila esker. Bukatzeko betidanik pasatu izan ditut udak Gorlizen eta benetan gustatzen zaizkit zure argazki ederrak, berriro eskerrik asko!!!!!! Agur bero bat.
Hilabeteak pasatu dira blog honetan idatzi zenuenetik, egia esanez blog hau nahigo abandonatua daukat. Blogspotean daukana gehiago elikatzen dut (http://txatxangorria.blogspot.com.es/p/euskal-karaokeen-zerrenda.html). Mila esker esandako guztiengatik, ea Gorlizetik ikusi, eta elkar ezagutzen garen. GA2
Kaixo Gabi:
Zer moduz? Saiatzen ari naiz Karafun-ekin bidoo bati letra jartzen. Letra eta mp3 soinua ondo lotu ditut, baina “atzean” jarri dudan AVI bideoa ez da ikusten.
Fondoa beltza agertzen da eta bideorik arrastorik ez…
Snapshot:
https://www.dropbox.com/s/hza5djvyyzowdrt/bideo_arazoa1.jpg
Zer pasa daiteke?
Agur eta mila esker
Xabi
Aupa Xabi, bidalitako pantailazoan nik bidaltzen dizudanarekin “fondoa” pistarena da ikusten dudan diferentzia bakarra. Saiatu fondo pista ezabatzen. Ondo izan
Ga2
Kaixo Gabi,
hasteko eskerrik asko lan hau egiteagatik!
Gure eskolan bazkaria egingo dugu (korrika dela eta) eta karaoke bat egitea pentsatu dugu. Badugu kanta-zerrenda bat eta deskargatzen hasi naiz (zure lotura jarraituz aTube Catcher programa jeitsi dut eta hortik egin), baina kolgatzen zait denbora guztia…posiblea al da kanta-bilduma egitea deskargatu gabe? Esan nahi dut, bilduma online egitea. Eta horrela ez dugu bilatu behar kantak banan banan…
Beste aldetik, ahotsa kentzen ahal da?, musika bakarrik entzun ahal izateko. Nahiko berria naiz mobida hauetan eta asko eskertuko nizuke zure laguntza edo aholkua. Mila esker
Atub Catcherrekin ez bazarete moldatzen, inolako programa instalatu barik ere jaitsi ditzakezu, orri asko daude lan hori egiteko, adibidez:
http://www.descargaryoutube.com/
http://www.force-download.es/
https://www.onlinevideoconverter.com/es/video-converter
http://www.clipconverter.cc/es/
Ahotsa kanta originaletatik kentzekoa ia ezinezkoa da, ez baldin baduzu grabazio estudioetako. Mp3 edo beste fomato batetik ahotsa jaitsi daiteke zerbait baina instrumentoen soinuak ere kalitatea galtzen du.Dena den, baduzue nire lagun baten kanalak eta blogak, Egape ikastolako musika irakaslea den Antton Jauregirenak, berak egindako musika artxiboekin ahotsbakoen karaokeak eginak dituela. KARANTTON, KARAOKE ENEA
Online egin nahi baduzue, youtube kanal bat baldin baduzu (ez baduzu sortu), horretan egizu erreproduzio zerrenda bat nahi dituzun bideoekin.
Esandakoarekin konponduko duzulakoan, izan untsa, Gabi
Kaixo Gabi:
Mundakako eskolatik idazten dizut. Asko entzuten ditugu zure abestiak karaokean eta gogoz abesten dituzte haurrek.
Mesede bat eskatzeko idazten dizut. Oraingo honetan, eskola jazarpena lantzen ari gara eta proiektu bat egingo dugu. Honekin batera, pentsatu dugu “se buscan valientes” rap-a euskeratzea. Horretan gabiz lanean, baina arazo batekin topatu gara. Ezin dugu originaleko ahotza kendu. Lagundu gaitzakezu? Euskeratzearen lana gu ari gara egiten baina abestiaren doinua behar dugu.
Eskerriako aurretiaz
Aupa Gari!
Gure alabak, Intza Unanuek, abesti berri bat sortu du eta iadanik youtuben zintzilikatu du. ‘Karan’ izena du abesti berriak.
Eta esango duzu, eta nor da ba Intza Unanue? Ba, beste kontuen artean 21 urteko neska gaztea da eta duela 2011z geroztik Benito Lertxundiren kontzertuetan ahotsak jartzen ditu Olatz Zugastirekin batera….
Hau da nire galdera: Karan abestiaren karaokeko bertsiorik egingo banu igoko zenuke zureen artean?
Arratsaldeon Marisa. Plazer handia izango dut. Ederra abestia.
Bestaldetik, nire hirugarren abizena ere Unanue da. Nire aitaren amak, Maria Unanue Iturain zituen izen abizenak. Gure eskualdean, Berangotik Bermiora Unanue asko gaude.
Beno esandakoa eginda dagoenean esteka bidaliko dizuet. Gorantziak Julen Alonsori.
Gabi de la Maza Alonso Unanue
Egina: https://txantxangorria.eus/?p=8001
Urteak dira Durangoko institutuan zure abestiak erabiltzen ditugunetik, eta beti sortu izan dira galderak ikasleen artean. Orain arte inoiz ez naiz ausartu ezer galdetzen, baina ikasleen jakin-mina dela eta, bada, oraingoan bai. Joseba Sarrionandia lantzen ibili gara azkenaldian, eta gaia amaitzeko Hemen gaude (ken 7) abestia entzun eta berbak zein irudiak aztertu egin ditugu, baita Hirukako artikuluren batzuk ere. Beno, txapa gutxiago eta galdera zehatza: nor da bideoan agertzen den Xabier hori? zure anaia? Amaitzeko, esker anitz irakasleoi metodologia aldatzeko erronkan emandako laguntzagatik!