Nire bloga gustukoa baduzu harpidetu zaitez RSS feed. Eskerrik asko zure bisitagatik!
Nire bloga gustukoa baduzu, badakizu orain non topatu euskal musika.
KATAMALO

- 2007 – 2011
- Larrabetzu (Bizkaia)
- Folka, Herri kanta, Popa
Gotzon Barandiaranek idatzitako poemak izan ziren Katamalo ikuskizunaren abiaburua. Poema horiek kantu bihurtu zituzten BBK Bihotz Bakartien Klubeko musikariek eta Gorka eta Nerea Urbizu neba-arrebek. Eta Katamalo izeneko ikuskizuna estreinatu zuten 2007ko otsail akaberan. Izen bereko liburua eta diskoa atera zituzten geroago, 2007ko azaroan. Urtebete geroago, abenturaren lekukotasuna ematen duen Erantzi diskoa argitaratu zuten, eta 2011n azken kontzertuak eman zituzten.