1 | Aitxitxen bufanda | Josu Bergara | |
2 | Autobusean | Josu Bergara | |
3 | Berandu | Josu Bergara | |
4 | Bikini beltza | Josu Bergara | |
5 | Gure kanta | Josu Bergara | |
6 | Nora zoaz | Josu Bergara | |
7 | Una Paraula | Josu Bergara-Pau Alabajos |
Josu Bergara Aretxabaleta (1979, Ea, Bizkaia) Txikitatik musikarekin amets egiten. Aita pianista eta familian zaletasun asko. 12 urtekin biolontxeloa jotzen hasi nintzen. 18 urtekin utzi nuen gitarragatik ordezkatuz.
“Karramarroen Hiria” izena zuen nire lehenengo lanak, eta bederatzi kanta osatzen zuten. Autoekoiztutako proiektu hau 2006ko irailean Burgoseko Entertainiment estudioan grabatu zen, Emilio eta Luis Lizcano anaiekin.
Bigarren diskoa “Nora zoaz” Mutrikuko AME estudioetan grabatu nuen Axular Arizmendiren laguntzagaz, 2008ko otsailean eta 2009ko ekaina artean. Disko honek aurrekoarekin daukan ezberdintasun nagusiena musiko profesionalen partehartzea da (Ke No Falte, Extremoduro, Seiren, Kandela…eta rock-pop estiloa).
2012 urteko abenduan nire hirugarren diskoa aurkeztu nuen: “Katiuska gorriak” izenburuarekin, Bilboko Bigorringo estudioetan grabatuta David Sanchez eta Ibon Larruzea teknikariekin. Azken urteotan Londres, Bartzelona, Valentzia, Madrid eta Euskal Herriko areto askotan kontzertu ugari eskaini ditut.
2015 urtean disko berria prest. “Kanta txikien indarra” izenburua du eta ekainaren 18an zuzeneko emanaldian Bilboko Kafe Antzokian grabatu zen.