Jokaldi

1 Ai ze polita
2 Alfonsina eta itsasoa
3 Dantza banba
4 Etorri bihotza
5 Euskalerria guria
6 Hego beltz
7 Zaldiaren kanpaiak

80. hamarkada hasieran, Jabier Gartzia, Jose Luis Olabarri eta Juantxu Urkiaga hirukoteak osatu zuen JOKALDI erromeria talde arratiar ezaguna. Hamabi urtez, plazaz plaza aritu ondoren, 90. hamakadan, taldea handitu egin zen. Asier Muniategi (bajua), Carlos Velasco (kitarra) eta Elias Barragan (bateria) musikarien sartu ziren, nahiz eta Jabi Gartzia jauna banda utzi. Lau urte geroago, Carlos Velasco kitarrajoleak alde egin eta Andoni Ponce ordezkatu zuen ia bi urtez. Azkenik, Luis Mateo bilakatu zen Jokaldi taldeko gitarrista eta flautista ofiziala.

Formazio honekin, Jokaldi zortzi urtez ibili ziren jo ta su Euskal Herriko jai guztiak alaitzen. Hala ere, 2000. hamakada aurrera, erromeriak eta berbenak indarra galtzen hasi ziren eta gainbera honek nabarmen kaltetu zituen betiko euskal plaza taldeak. Garai berriak hauetan, Elias Barragan eta Juantxu Urkiaga bizirik mantendu zuten Jokaldi taldea, baina bikote moduan. Zortzi urte ondoren, Joseba Urkiaga, Juantxu jauanren seme gazteak, Elias jauna ordezkatu zuen gaur arte.

“Arratia aldean musika talde asko dago eta oso ondo dabiz”, zihoen Juantxu beteranoak. “Edozein musika mota joten dabe. Arratian ikusten da jentea bizirik dagoala, gazteak bizirik dagozala: indartsu eta gogotsu dabiz. Mobida handia dago. Ni oso pozik eta gustura egoten naz jente gaztea ikusita”