Jesus Guridi

 

1 Mahatsaren orpotik 

Jesus Guridi Bidaola (Gasteiz, 1886ko irailaren 25Madril 1961eko apirilaren 7)Euskal Herriak eman duen musikagilerik ospetsuenetako bat da. Arabako Aldundiakargitaratutako liburuxka batean irakur daitekeenez, musikari miretsi honek “zenbait hamarkadatan musika diziplina ugari egin zuen, sinfoniatik hasi eta zartzuelara,operatik edo zinemako musikatik pasatuz, bere bizitzan ikuspunturik sentikorrenak izan zirenak inoiz ahaztu gabe, organista edukiarena zen eta Euskal Herriko abestiaren sorpena eta egokikuntza ere”.

Belaunaldi berezi batean koka daiteke Guridi. Bera izan zen, Usanditzagarekin etaAita Donostiarekin batera, Frantzian, Belgikan eta Alemanian europar musikaren iturrietan edan ondoren, gure euskal musikari ordezkaritza unibertsala eman ziona.