Amaren Alabak sei zuberotar emakumek osatutako musika talde berezia da. A capella kantatuz, emanaldietan kantuak koreografiaz laguntzen dituzte, eszenografia xume batekin.
Nagusiki euskaraz kantatzen badute ere, erdaretako kantoriak ere sartzen dituzte beren errepertorioan, hala nolafrantsesezkoak, okzitanierazkoak, gaztelaniazkoak eta portugesezkoak. Zuberotar tradizioko kantu moldea eta eragin modernoak nahasten dituzte.
1 | Herri txikia |
Maider eta Graxi Bedaxagar, Lüxi Agergarai, Arantxa Camus, Ihitz Iriart eta Maika Etxekopar dira Amaren Alabak taldeko kantariak. Jean Mixel Bedaxagarrek sorturiko Ama ikusgarriaren karietara sortu zen Zuberoako ahots talde hori, eta emaitza ona ikusirik aurrera jarraitzea erabaki zuten. Ondoren Zuberoako kantu txapelketa irabazi zuten, eta gerora bi disko argitaratu dituzte,Anderegatik eta Plazandere, eta Hostoakikuskizunean parte hartu du, Kukai eta Oreka TX taldeekin.