Ain1

AIN_1

Ain_1 taldea 2007an sortu zen Arrasaten. Musika, poesia eta dantza emanaldi pare bat eskaintzeko asmoarekin sortu zuten Ainara, Itxaso, Amaia, Olatz eta Iraitzek.

1 Gaban Arnasa

Taldea laukote bezala egonkortu zen 2008 hasieran eta orduan hartu zuen forma “Gure abestia iristen den leku guztietaraino” izeneko ikuskizunak. Izen berarekin, bost abestiz osatutako maketa auto-ekoiztu zuten 2009an. Kide berri bat, Maialen taldera batu zenean “Musika Kaxa” izeneko lan luzea kaleratu zuten 2011an (MusikHerria).

Zazpi urteko ibilbidearen ostean, emakumeen sorkuntza sustatzeko aitzakiaz abiarazitako bide honetan, “Badoa,badirau”, 2014ko abenduan kaleratutako azken lana da.

TALDEKIDEAK

Ainara Kortabarria
Iraitz Agirre
Maialen Madariaga
Itsaso Nabaridas
Amaia Pavon

DISKOGRAFIA

BADOA, BADIRAU