Anari

Anari Alberdi, (Azkoitia, Gipuzkoa, 1970 – ) euskal abeslari eta konpositorea da.

Anari

Aingura hegodunak
Herra kanta

Bere burua definitu du Anari Alberdik orain arte argitaratu dituen bost diskoen bidez. “Lehenengo diskoa Gasteizen egin nuen, Azkoititik kanpo; Habiak bikoteari buruzko gogoeta izan zen; eta Zebra bakarrik egotetik eginiko gogoeta da”, adierazi izan du. Zure aurrekari penalak diskoak osatzen du Anariren gaur egun arteko ibilbidea, estudioko grabazioei dagokienez. Indar emozional handiko kantuak sortzen ditu abeslari gipuzkoarrak, rock elektriko gordinaz eta hitz landu eta zainduez baliaturik.

Azkoitian (Gipuzkoan) jaio zen 1971n. 1997an hasi zen musika munduan; 5 bakarkako disko egin ditu oraingoz eta bat Petti musikari nafarrarekin elkarlanean. Doinu goibel eta bakartiak, hitz biluziak eta atmosfera ezerosoak daude bakarlari honen lanean eta kritika ezin hobeak jaso ditu, PJ Harvey(zenbait girotan la PJ Harvey vasca deitu diote), Cat Power edo Nick Cave-ekin alderaketak bilatuz.

Ordiziako Jakintza ikastolan gaztelania eta filosofia irakasten aritu da, 2007anirakasle lanak albora utzi baditu ere. 2008an Xabier Munibe Azkoitiko ikastolan egon da gaztelania eta literaturako klasea ematen lehen hiruhilabetekoan eta 2009 urtean Lauaizeta ikastolan bigarren hiruhilabetekoan.

Abeslari eta konpositore lana

Akauzazte taldeko beste kide batzuekin batera, Psych Out taldean ikusi genuen lehenengoz, bateriajole. Ingelesez abesten zuten garai hartan.

1997an, bakarlari lanetan hasiko da, euskara hutsa erabiliz. Mikel Abrego (BAP-eko bateria), Xabi Strubell (Dut-eko gitarra) eta hainbat euskal musikari aparta ditu lagun. Hans Magnus Enzensberger, Eduardo Galeano, Joseba Sarrionandia edoRuper Ordorikan bilatu omen zuen bere letrentzako inspirazioa. Diskoak izugarrizko arrakasta izan zuen.

Bigarren albumak, Habiak, 2000.era arte itxaron behar izan zuen. Ekoizpen lana gehienbat Kaki Arkarazoren esku geratu zen eta Mikel eta Xabik berriro hartu zuten parte disko honetan, Kaki, Drake (BAP-eko baxua), Ruper Ordorika, Mikel Azpiroz edo Pettik bezalaxe. Lan honek ere kritika ezin hobeak jaso zituen eta 2000ko disko hoberenetarikoa izendatu zuenRockdelux aldizkariak. 2004an aldizkari berak 77. postua eman zion XX. mendean Espainian editatutako 100 disko hoberenen artean. 2005ean irten zen, oraingoz arrakasta gehien piztu duen lana: Zebra. Lan honetan Karlos Osinaga,Txap, (Lisabö) arduratu zen ekoizpenaz. Bonbereneako estudioan (Tolosako etxe okupatua) grabatu zen diskoa, eta berriro ere Drake eta Mikel lagun izan zituen, Karlos eta Rober (Atom Rhumbako abeslaria) bezala.

2007an Bidehuts diskoetxea sortu zuen Inoren Ero Ni eta Lisabö taldeetako beste kide batzuekin batera. Horrela bere lanak berak editatu ahal izango ditu. 2008ko urtarrilaren 26an, jada, zigilu honen lehenengotako aztarnak jaso ditugu,Bilboko Kafe Antzokian zuzenean grabatutako 5 abestiekin osatutako lana.

 Anari Ordiziako gaztetxean 2006ko abenduan

Diskografia

Bakarka

Laburbilketak

Beste zenbait laburbilketatan ere parte hartu du:

  • «Postariarena» Ikastola Berria Eraiki Dezagun Zuberoan (Esan Ozenki, 1997). Iparraldeko Sohuta ikastolaren alde dirua biltzeko CD-a.
  • «Ilargia barruan», Oztopo Guztien Gainetik Bonberenea (Bonberenea Ekintzak, 2002). CD.
  • «Muga kanta», Acuarela songs (Acuarela, 2004).
  • «Habiak», The Rockdelux Experience. 23.11.2004 (Sinedín-Rockdelux, 2005). Rockdelux aldizkariak 20. urtea ospatzeko antolatutako kontzertuan Anarik abesti hau jo zuen.

Beste elkarlan batzuk

  • «Eskale baten memoriak», Erantzunik gabe (1999), Eraso! euskal talde metaleroaren albuma. Ahotsa jarri zuen.
  • «Mendebaldarketa», Fermin Muguruzaren FM 99.00 Dub Manifest (Esan Ozenki, 1999). Ahotsa.
  • «Iparorratza», Lisabören Izkiriaturik Aurkitu Ditudan Gurak. Ahotsa.