Karaoke txapelketa Lohitzunen

 

Euskal KARAOKE TXAPELKETA 2015/02/28a

19. KORRIKA Kulturala

ARAUDIA ETA HAUTUAK

Donibane-Ziburuko AEKk helduentzako euskal KARAOKE Txapelketa(ez profesionalentzat ; hauek publikoan izan daitezke gustuan) antolatuko du 2015/02/28an, larunbata, arratsaldeko 6etan hasita(parte-hartzaileek 5ak eta erditan bertan)eta gehienez 40 bikotek parte hartu ahalko du, denboran muga bat ezarri behar baitugu. Bikote bakoitzak 10 euro ordainduko du Donibaneko Sardin Erretegi(Portuan) gelaren sartzean. Beraz fite egin !10451141_1583842411831090_986938621597976905_n

 

Izen/Deiturak eta telefono eta e-mailak eman beharko dizkiguzue izen-emaitean.

Bikoteka eta A capella arituko zarete kantuz Karaoke pantaila baten aintzinean, bertan erranen dizuegun ordenean.

Kantua, ondoan duzuen zerrendan hautatuko duzue(3 hautu eginez preferentziaren ordenean) eta e-mailez itzuli otsailaren 19ko berantenez ; kantu bakoitza behin bakarrik aukeratua izaten ahalko da.

Epaimahaia, Euskal-Herriko toki ezberdinetako kantari edota musikariz osatua izanen da eta sekretu pean atxikia txapelketa arte.

Bistan da, han, ostatu eta jatekoa izanen dira ere parte-hartzaile eta publikoarentzat.

Berri hau zuen ingurura heda ezazue, elgarrekin arrats goxo bat goza dezagun eta 19. KORRIKAri ongi etorria kanta diezaiogun.

HAUTUAK

Lotua den zerrendatik, 3 kantu hautatu behar dituzue(1etik -3ra) zuen preferentziaren arabera eta e-mailez itzuli gure helbidera otsailaren 19rako berantenez. Ondotik zein abestuko duzuen erranen dizuegu. Erantzunak eskuratuko ditugun ordenaren arabera, zuen kantua zein izanen den erranen dizuegu.

1. DENOK KORRIKARA AEK
2. MENDIAREN DEIA AIRE Ahizpak
3. AMETS BAT Alaitz eta Maider
4. EUSKARAZ BIZI NAHI DUT Alaitz eta Maider
5. AMNISTIAREN LEMA Anje DUHALDE
6. EPERRA Anje DUHALDE
7. TANTAZ TANTA Arkaitz ESTIBALLES
8. BALDORBA Benito LERTXUNDI
9. ERRIBERA Benito LERTXUNDI
10. OI AMA EUSKAL HERRI Benito LERTXUNDI
11. UDAZKEN KOLORETAN Benito LERTXUNDI
12. IKUSI ARTE BERRI TXARRAK
13. EURI TANTA BAKOITZEAN BETAGARRI
14. KORRIKA 16 BETAGARRI
15. 3. KORRIKA EGAN
16. HELDU BESOTIK EGURRA eta KITTO
17. EH SUKARRA EH Sukarra
18. KANTA DEZAGUN ELTZEGOR
19. MUXURIK MUXU ENKORE
20. XORIERI MINTZO ZEN Erramun MARTIKORENA
21. XALBADOREN HERIOTZEAN Erramun MARTIKORENA
22. BAGOAZ ! ESNE BELTZA
23. EUSKARAZ BIZI NAHI DUT ERRIBERAN ESNE BELTZA
24. IZAR IHESKORRA ETZAKIT
25. BIG BENAT Fermin MUGURUZA
26. KORRIKA BADATOR Fermin MUGURUZA
27. TXANTXANGORRIA Gabi de la Maza eta Xabier Etxeandia
28. EURITAN DANTZAN GATIBU
29. MUSTURRE SARTUNDE GATIBU
30. BAGARE Gontzal Mendibil eta Xeberri
31. PAUSOZ PAUSO (Euskalakari) GOSE
32. NOR NORI NORK GOZATEGI
33. GURE ESKU DAGO GURE ESKU DAGO
34. AITORMENA HERTZAINAK
35. BEHAR ZAITUT HESIAN
36. MENDIAN GORA HARITZA Imanol LARZABAL
37. HEGAL EGITEN ITOIZ
38. ILARGIA KEN 7
39. TXAKOLIN BARRI KHERAU
40. A.E.K. BETERANOAK KORTATU
41. BEXAMELA ETA PASTELA Maixa eta Ixiar
42. ARDIAK LERRO LERRO Manex PAGOLA
43. HERRIA ETA HIZKUNTZA Mikel LABOA
44. IZARREN HAUTSA Mikel LABOA
45. KANTUZ Mikel LABOA
46. MARTXA BATEN LEHEN NOTAK Mikel LABOA
47. EDARI GOXOA Mikel URDANGARIN
48. KOLORE KOLORE Mixel DUCAU eta ZALDIBOBO
49. ESAN OZENKI NEGU GORRIAK
50. EUSKAL ROCK AND ROLL Niko ETXART 
51. EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ OSKORRI
52. EUSKALDUN BERRIAREN BALADA OSKORRI
53. GORA TA GORA BETI OSKORRI
54. AZKEN DANTZA HAU Pantxoa eta Peio
55. ITZIARREN SEMEA Pantxoa eta Peio
56. BARATZE BAT Pier Paul BERZAITZ
57. MAITE ZAITUT Pirritx Porrotx Mari Motots
58. EZ DA POSIBLE Ruper ORDORIKA
59. ARRATSALDE HONETAN SOROTAN BELE
60. MAITATZEN ZAITUDALAKO TAPIA eta LETURIA
61. ABERRIAREN MUGAK Txomin ARTOLA
62. KAIXO URTZ
63. HABANERA Xabier LETE
64. NAFARROA ARRAGOA Xabier LETE
65. KUKUTZA III ZEA MAYS
66. NEGUA JOAN DA TA ZEA MAYS Ainhoa Moyua

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

*