Ez nazazu utzi (Xabier Lete)

 

 

AHOTSBAKOA:

Ez zaitez joan,

Ez nazazu utzi

Ahaz dezagun

Lehengo denbora

Ilunperatu

Desleialtasun

Zaurigarrien

Une larriak,

Ordu zekenen

Bihotz mindua

Berriz ehortzi

Behin betirako,

Ez nazazu utzi,

Ez nazazu utzi

Ez nazazu utzi,

Ez nazazu utzi.

Nik zuretzat ditut

Itsaso galdu

Urrunetako

Perla bitxiak,

Lurbira dena

Inguraturik

Zure gorputza

Urrez jazteko,

Eraiki nahirik

Maitasunaren

Egoitza zabal

Berdingabea,

Ez nazazu utzi,

Ez nazazu utzi

Ez nazazu utzi,

Ez nazazu utzi.

Ez nazazu utzi,

Asmatuko dut

Zure neurriko

Hitzen multzoa,

Mintzatuko naiz

Bihotzak berriz

Batu zituzten

Maitaleetaz,

Zure beharrez

Penaz hildako

Erregearen

Gertakizunaz,

Ez nazazu utzi,

Ez nazazu utzi

Ez nazazu utzi,

Ez nazazu utzi.

Bai, ikusi da maiz:

Sua berpizten

Itzalitako

Sumendietan

Euri berriak

Ibar errea

Udaberrian

Gariz beterik,

Arratsaldeko

Zeru hertsiak

Gorri ta ilun

Diren orduan,

Ez nazazu utzi,

Ez nazazu utzi

Ez nazazu utzi,

Ez nazazu utzi.

Ez zaitez joan,

Ez dut negarrez

Hitz alferretan

Zutaz jardun nahi,

Miresmen haundiz,

Dantza ta irriz

Kantu ta farrez

Gurtzaile izan,

Utzi iezadazu

Zure itzala

Zakur leiala

Beti izaten,

Ez nazazu utzi,

Ez nazazu utzi

Ez nazazu utzi,

Ez nazazu utzi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*