Esperantzari kantua (Gontzal Mendibil)
Zerbait berri zetorrela inork ez zekien
Mundua aldatuko zela uste ez baitgenuen
Batpatean ezustean etorri zen dena
harri bat dut bihotzean itotzen nauena.
Begibistan da okerrago gaudena
Begibistan da gure ezintasuna.
Sentipen agortezinez guztiok arduran
halakorik inoiz ez da sortu ta munduan.
Gizakiok lotan ginen eta heldu zen
hau dena nolatan izan ote, oraingo hondamena
Begibistan da okerrago gaudena
Begibistan da honen zailtasuna.
Hedatu da, hondatu da gure ikusmena
tupustean ilundu da guztion ahalmena.
gaixo zeuden ta joan diren ezin agurtuan
oroipenez, doluminez zaudete goguan
Ta esperantza dugu ezinbesteko
Esperantza gaur, geroa argitzeko
Abailduran diren horiek une hunkigarrian
samin osoz ta atsekabez gure memorian.
Zenbat gozagaitz dugun eta,
zenbat ezbeharreko
Zoriona zorigaitza biok bat-bateko.
Ta esperantza da ilundu zaiguna
Esperantza, orain behar duguna.
Esperantza dugu ezinbesteko
Esperantza gaur, geroa argitzeko