Sustraiak han dituenak (Mikel Laboa)

Loading

Sustraiak han dituenak (Mikel Laboa)

Nekez uzten du bere sorterria
Sustraiak han dituenak.
Nekez uzten du bere lurra zuhaitzak
Ez bada abaildu eta oholetan.
Ez du niniak begia uzten
Ez bada erroi edo arrubioen mokoetan.
Nekez uzten du gesalak itsasoa
Ez hareharriak basamortua.
Ez du liliak udaberria uzten
Ez elurrak zuritasuna.
Bere sorterria nekez uzten du
Sustraiak han dituenak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*