Ez da berria neure kantua (Manex Pagola)
Ez da berria neure kantua
oinaze hau dut aspaldikoa.
Ez dut ikusten zuzentasunik,
haundiek baitute leherturik.
Ez eni aipa mendi sainduko zer dohatsurik.
Noren eskutan dira makilak?
Eta norentzat beti nigarrak?
Ez dut ikusten zuzentasunik
ez munduan ez Euskal Herrian.
Espainol frantses, bi otso haundi
hor dira nahiz jan gure ardi!
Nun dira hemen herri huntako gizon zuzenak?
Noizko dituzte beren ekintzak
ta noizko ere beren otoitzak?
Ez eni aipa mendi sainduko
prediku baketsu dohatsurik;
presondegitan dagon anaiak
baduke segur bertze ametsikā¦
Gure xedea izan dadila iratzartzeko,
euskal herria ez da zatitzen,
nun ez gaituzten guziak hiltzen!