Ez da ondo aterako (NØGEN)
Ez nuke nahi armazoia soilik izan
ez nuke nahi farrea opari tabernetan
ez nuke nahi berriro itxurarik egin behar
jendea atsegiteko momentu txarretan.
Ez dakit zenbatetan huts egin dizut
zentzurik gabeko txorradak esaten jaietan
ez dakit zenbatetan alde egin nauzun
eskerrak txarrena nazela matematiketan.
Ikasi dut jada zeharkatzen zeruak
konprenitu zaitut irakurtzen jakeruak
idazteko tristurak badu bere zentzua
baina ez dizut orain kontatuko sekretua, sekretua.
Dena bizkorregi badoa orduan hurrengo geltokian jetsiko gara
Eh, dena bizkorregi badoa salto egingo dugu lapurren erara.
Eta jakian aurkituko nauzu dantzatzen
planeta bitxienak aurkitzen
espazio untziak gidatzen
batzutan izar berriak pizten.
Hemen gure ohiuak inork ez ditu entzuten
etor zaitez jarraitzen gara izaten
gure bizitzen oroi ta buru jabe
jarrai dezgun aurrera beldurrik gabe …
jarrai dezgun aurrera beldurrik gabe…
Biniloak biraka lurrak biraka
kanika bat lepoan zu eta biok gara
oberkapa oberkapa sartuko gara binaka
apokalipsia ikusteko jarri bi butaka.
Dana pikutara doa eta ni hegaka
ez ditugu kontutan hartuko datak
beste erlojuen orratzen norabidea
orain gu gara mundu berri honen egileak.
Malenkoniaren arerio
iraganak ez gaitu minduko gaur
ez jarri horrenbeste serio
maite dugunak gure baitan dirau
momentua da hemen eta orain
abiapuntua kokatzen nonahi
jarri zure espazio trajea bai bai
hemen egongo naz zure zai.
Eta Jakian aurkituko nauzu dantzatzen…
Apurtu erlojua gelditu dezagun denbora
hegan egiteko espazioaren kaiolatik kanpora
ni ta zu, zu ta ni, bake bat dira bi
zu ta ni batik bat ehuneko ehunekoa
gara zoroen erara zoragarria zara
hauts izpiak bezala, hautsi ispiluak
ez dudalako ikusi nahi nere ikara
nere igandeko kafea nire ipar izarra, izarra.
XATIRO