Amorez eria (Gontzal Mendibil)
Amorez eri nago ,
aspaldi onetan,
zuregatik, maitea,
gau ta egun penetan;
arki nezake poza,
badakit nik zertan:
sendatuko nitzake
zure besoetan.
Biotz baten lekuan
milla banituke,
guztiyak zuretzako
izango lirake;
baƱa millaren lekuan
bat besterik ez det,
artu zazu, maitea,
bat au milla bider.
Gustoz artuko det nik
zure faborea,
izanagatik ere
amore lorea;
eduki bear nazu
barrenen gordea,
begira ez zaitezen
mudatu ordea.